Bilbao Pride 2017ko bideo eta kartela

 

LGBT pertsonen eskubiden sentzibilizazioaren aldekoa ekitaldi soziokultural eta ludiko hau, ekainaren 22tik 25era antolatuko da hirian.

Bilbao Prideren bideo promozional hau,  Bilbon  ekainaren 22tik 25era antolatuko den ekitaldi soziokultural, ludiko eta aldarrikatzaile honen aurrerapena besterik ez da… Bizkaia osoko dibertsitate afektibo-sexual, genero eta LGBT (lesbiana, gay, bisexual eta transexualak) pertsonen eskubideak defendatzeko foro moduan funtzionatuko duena.
 

Yoguriha Borovak, diziplina anitzeko artistak, musika jarri dio sarean dagoen bideo honi, Bilbao Prideko girora garraiatzeko ahalmena duena, kontzertuak, kalejirak, hitzaldiak eta abar antolatzen den ekitaldira. Aurten ere Ur Paradeko dibertsitatearen aldeko desfilea izango da edizio honen izarra.

 

Aurtengoa, Bilbao Pridearen hirugarren edizioa izango da, Ur Parade antolatzen den bigarren aldia izanik. Lau egunetan zehar, Alde Zaharra, Bilbo Zaharra eta euren ingurua, ekintza ludiko eta kultural askoren eszenatoki bihurtuko da, beti helburu oso zehatz batekin: LGBT pertsonen eskubideen aldarrikapena, eta bisibilizazioa. Horrela, antolakundeak gizarte guztiaren partaidetza eskatzen du.


Arlo ezberdinetako pertsonak eta eragileak denentzako zuzenduta dagoen ekimen positibo eta irekia bultzatzeko elkartzen dira: Bilbao Pride. Helburua Bizkaiari horrelako ekitaldi bat ematea da, eta horretarako urtero kide eta erakunde berriak inplikatzea ahalegindu egiten dira partaideak.

 

Aldi honetan beraz, era ezberdinetan haziko da: ekintzentzako gune gehiago egongo dira, elkarteen kopurua handitu egingo da, artista ezberdinak egongo dira, kirolerako unea eta beste proposamen ezberdinak burutuko dira… Beraz, Bilbao Pride olatuak bezala handituz doa, Bizkaia osoa urperatuz. Gai, lesbiana, bisexual eta transexualen sexu eta genero dibertsitatearen aldeko ekintza garrantzitsu bihurtuz.

 

Bilboko, Bizkaiko zein munduko, jende eta erakunde guztiei zuzenduta dago Bilbao Pride. Antolatzaileen hitzetan: Maitasunak beti irabazten du!

 

Gutxi barru programa aurkeztuko da, Priden antolatuko diren ekintza kultural, ludiko, musikal eta sozial guztiekin. Hala ere, berri moduan, hemen duzu bideo promozionala. Eta gogoratu, egunean egoteko, sare sozialetan jarraitu itzazu gure sare sozialak: gaurtik aurrera Bilbao Pride Eszenatokian arituko diren artisten izenak ateratzen hasiko dira.

Ekainaren 22tik 25era ikusiko dugu elkar Bilbao Priden!

 

 

Web: www.bilbaopride.com
Facebook: www.facebook.com/BilbaoPride
Twitter: www.twitter.com/PrideBilbao
Instagram: www.instagram.com/BilbaoPride

 

 

 

 

 

QUIERO FORMAR PARTE
DE LA GUÍA BE FRIENDLY

 

Formar parte de ésta guía es gratis y solo hay que rellenar un simple formulario con tus datos.

 

 

 

 

 

 

QUIERO FORMAR PARTE
DE LA GUÍA BE FRIENDLY

 

Formar parte de ésta guía es gratis y solo hay que rellenar un simple formulario con tus datos.