Bilbao Bizkaia Fiendly eta Bilbao Pride, EPOA eta InterPrideren konferentzietan

Lehen aldiz Euskadiko eta Bilbao-Bizkaiko ordezkaritza bat izango da Europako LGBTren aldeko Prideak biltzen dituen EPOA-EuroPrideko urteroko konferentzia orokorrean (AGM) Montpellierren (Frantzia).

Era berean, mundu osoko Prideen erakundea den InterPrideko konferentzia ere burutuko da, Bilbao Pride eta Be Friendlyren parte-hartzearekin, Fabio Gonzalez bere koordinatzailearen bitartez.

Montpellierreko AGMak oso bereziak izango dira aurten, alde batetik Europako eta nazioarteko konferentziak aldi berean egingo direlako, eta bestetik Frantzian izandako atentatu terroristak zirela eta Montpelliereko Pridea bertan beran geratu zelako udan eta orain, urriak 15 eta AGMekin batera, egingo direlako.

EPOA-EuroPridek eta InterPridek LGBT eskubideak aldarrikatzea, defendatzea eta zabaltzea dute helburu. Horretarako Europan eta muduan zehar ekimenak, aliantzak eta kanpainak burutzen dituzte erakunde biek. Urtean behin Europako hiri bat izendatzen da EuroPridea antolatzeko, 2016an adibidez Amsterdam izan zen. Zentzu berdinean  World Pride normalki bost urtean behin egiten da, InterPrideren eskutan dagoena, 2017koa Madrilen burutuko da.

AGMak urtean behin biltzen dira, eta erabakiak hartzeko  boto bana du hiri eta Pride bakoitzak. Bilbao Prideri esker gure lurraldea eskubide osoko kidea izango da hemendik aurrera. Besteak beste, aurten EPOA-EuroPrideren egitura, 2019ko EuroPridea burutuko den hiria edota InterPrideren egitura eta erresoluzioak erabakiko dira.

AGMak direla eta konferentzia eta lantalde ugari antolatuko dira. Eztabaidagune horietan mundu osoko ponenteak arituko dira eta gai anitzak izango dituzte ardatz: LGBT eskubideak eta dinamikak herri ezberdinetan, transexualeen egoera, errefuxiatu LGBTak, Prideen antolakuntza, LGBT eta segurtasuna, turismoa, etab.

Be Friendlyren eta Bilbao Prideren ustez ezinbestekoa da Bilbao-Bizkaia eta Euskadi horrelako foroetan egotea eta aktiboki parte-hartzea. Horregatik EPOA-EuroPride zein InterPrideren alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.

 

 

 

 

QUIERO FORMAR PARTE
DE LA GUÍA BE FRIENDLY

 

Formar parte de ésta guía es gratis y solo hay que rellenar un simple formulario con tus datos.

 

 

 

 

 

 

QUIERO FORMAR PARTE
DE LA GUÍA BE FRIENDLY

 

Formar parte de ésta guía es gratis y solo hay que rellenar un simple formulario con tus datos.