Bilbao Pride 2016 aurkezteko prentsaurrekoa

Ekainean Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen kolektiboak (LGBT kolektiboak, alegia) eta LGBT eskubideen alde egiten dutenek harro sentitzeko arrazoiak dituzte. ‎Horregatik gero eta boluntario gehiagok bultzatu dute Bilbao Pride.

Ekimen soziokultural honekin gure aniztasuna gizarte gisa eta LGBTren eskubideak ospatu eta defendatu nahi ditugu, Bilbao bezalako leku batek halakorik merezi du eta. Bilbao Pride aurrera eramateko batzorde bat osatu egin da: HarroBi. HarroBin Bilbao Bizkaia Friendly eta Ortzadar GLB 10:37 elkarteek, BilbaoHistorikok, BLUE magazinek eta profil ezberdinetako pertsonek, era indibidualean, parte hartzen dute.

Bilbao Pride lau egunetako izugarrizko programa batekin aurkeztu egiten da eta ekimenez blai: Ekainaren 23tik 26ra, hau da, ostegunetik igandera, Bilbao Pride eszenatokian artista ezberdinak arituko dira; aparteko giroa sortuko dute kaleko animazioak, dekorazioak eta Ibilaldi Gastronomikoak; konferentzie‎k, sentsibilizazio-ekintzek eta erakusketa batek Pride-a leku guztietara eramango dute; eta jakina, Bilbao Prideren ekintzarik ikonikoena: Bilboko Itsasadarretik hainbat itsasontzi ibiliko dira otzadarraren kolore guztiak osatuz eta aniztasuna bultzatuz UrParade izenpean.

Konprobatu ahal den bezala oso programa anitza aurkezten dugu, erakargarria eta ekintza ezberdinetaz osatua. Programan ikuspegi sozialak eta konprometituak eta ikuspegi ludiko-kulturalak bat egiten dute. Antolatzaileon izenean boluntarioei, establezimenduei eta entitate laguntzailei eta gizarte osoari eskertu nahi diegu Bilbao Priderekiko bere harrera bikainagatik.

Orain Bilbao Pride aurrera eramatea besterik ez dago, eta guztion artean lortuko dugulakoan gaude. Bilbao mailako Pride bat nahi dugu, bai, baina aldi berean hiri osoak bere Prideren alde egin behar du: pertsona guztiei parte-hartzeko deia egiten diegu, ekintzetara inplikatzeko eta Martzana kaian izango diren kontzertuetara hurbiltzeko. Goazen aniztasuna ospatzera, ikusgarritasuna bermatzera, kolore guztietako gizarte baten alde egitera.  Bilbao Priden hemengo artisten talentua txalotzeko aukera izango dugu eta aldi berean lehen mailako artistak ere izango ditugu gurean. Honekin batera, itsasontzietan Bilboko Itsadarretik aniztasunaren aldeko mezua bidaliko dugu. Elkartasuna ere bada gure ildotariko bat, horregatik minutuko isilunea gordeko dugu ostiralean eta larunbatean Bilbao Eszenatokitik Orlandoko eta homofobiaren biktima guztien omenez.

Guzti hau jarraitzeko bilbaopride.com webgunea eta sare sozialak eskuragai izango dira. Erabiliko dugun traola #BilbaoPride da.

Ospatu, zabaldu, ikustarazi, izan, egon. Arrazoi nahiko olatu positibo honekin bat egiteko eta alaiak izateko gure eskubidea beti izango dela aldarrikapena gogoratzeko. Ekainaren 23tik 26ra, zatoz Bilbao Pridera!

INFORMAZIO GEHIAGO

· web: www.bilbaopride.com

· facebook: facebook.com/Bilbaopride

· twitter: twitter.com/PrideBilbao

· email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

 

 

 

QUIERO FORMAR PARTE
DE LA GUÍA BE FRIENDLY

 

Formar parte de ésta guía es gratis y solo hay que rellenar un simple formulario con tus datos.

 

 

 

 

 

 

QUIERO FORMAR PARTE
DE LA GUÍA BE FRIENDLY

 

Formar parte de ésta guía es gratis y solo hay que rellenar un simple formulario con tus datos.